Gurasoentzako Grafologia tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Kaitin Allende Zaldunbide 2013ko aza. 5a, 09:15

Hileon, Okondoko Gurasoen Eskolan, grafologia tailerra jorratuko dute. Azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an -azaroko asteartetan- arratsaldeko 17:00ean hasi eta 18:30ak emango dute Okondoko Eskolan. Haur Grafologia Tailerra izango, eta, horretarako, etxeko txikienek marraztu edota idatzitako lanak eramatea gomendatzen da, baita garaiz iristea ere.

Hileon, Okondoko Gurasoen Eskolan, grafologia tailerra jorratuko dute. Azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an (azaroko asteartetan) arratsaldeko 17:00ean hasi eta 18:30ak emango dute Okondoko Eskolan. Haur Grafologia Tailerra izango eta horretarako, etxeko txikienek marraztu edota idatzitako lanak eramatea eskatzen da, baita ordura iristea ere. Seme-alabak hobeto ezagutzeko eta hezteko artea landuko dute astero eta horretarako haurtzaindegi zerbitzua ere zabalik egongo da. Zirriborroen, marrazkien eta idazteko moduaren espazioaren sinbolismoaz ere arituko dira tailer honetan. Zenbait jokamolde identifikatzeko ere aproposa izango da, gutxiagotasun-konplexua, lotsa, beldurra, tristezia, poztasuna….

Okondo Udalak beste hainbat erakunderekin antolatutako Grafologia tailerrean, besteak beste, zirriborroak, irudiak, eta zirrimarrak aztertzen eta bilakabide grafikoa ezagutzen arituko dira, baita euren kontakizun emozionalak entzuten ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide