IRITZIA

Non gogoa, han zangoa

Abian da 23. KORRIKA, prest dago Euskal Herriko jendea mugiarazten duen ekimenik garrantzitsuenetako bat, eta Aiaraldeako biztanleok beste behin ere mugituko gara edizio honetan.

Hainbat jaialdi antolantzen dira lurralde bakoitzean bai ikastolen proiektua ezagutarazteko, bai euskeraren erabilera indartzeko asmoz. Hauek dira: “Ibilaldia” Bizkaian, “Kilometroa” Gipuzkoan, “Araba euskaraz” Araban, “Nafarroa oinez” Nafarroan eta “Herri Urrats” Iparralden. Eta Korrikak horiek guztiak biltzen ditu, globala den mugimendua da.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuenetik, Korrikak partaide anitz biltzen jarraitzen ditu, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena bihurtuz.

Korrikalariak mezulari bihurtzen dira, haiek lekukoaren barruan mezu bat sekretupean mantentzen dute eta eskuz esku, kilometroz kilometro eramaten dute ibilbidean zehar, gau eta egun gelditu gabe.

Bi urtean behin milaka lagunak parte hartzen dute borondatez lasterketa honetan, oso ekimen babestua eta maitatua da zalantzarik gabe. Eta lehen egunetik azken eguneko jaia egin arte, giro ederraz goza dezakegu ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar antolatzen baitira. 

Korrika jai giroan egiten da musikaz eta kale-animazioz lagunduta, ikusle askorekin, batez ere hirietan sartzean. Gainera, ekitaldi bakoitzak abesti propio bat du, hainbat artista ospetsuk horretarako egina. Kanta hori batzen gaituen benetazko himnoa da, eta gure hizkuntzarekiko konpromisoa dugula gogorarazten digu entzuten dugu bakoitzean.

Korrika ospatzen den hamar egun horietan, ez da bakarrik euskara sustatzen Euskal Herriko bazter eta txoko ezberdinetan. Ere, herrialde bat batu egiten da, bere hizkuntzaren handitasuna eta harrotasuna adierazteko. Jaialdi honek herria batzen du, gauez eta egunez, etenik gabe, maite dugun lurraldearen hizkuntza sakabanatzeko guztien artean. Mikel Laboa esaten zuen moduan “Atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera. Kate horretan denok batera gogorki loturik gaude”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide