Zapatuan mendi ibilaldia egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2014ko ira. 24a, 20:30

Ibilaldia goizeko 08:00etatik abiatuko da herriko plazatik eta Albiltxarri - Irurita - Mugarriluze - Kamaraka - Gazteluzar - Santa Luzia - Pagobakarra - Madalena - Arrankudiaga ibilbidean zehar arituko da. Zapatuan egingo dute eta 14 kilometro inguruko ibilaldia izango du, bai nagusi zein ume eta gazteek ibilaldia egin ahal izateko prestatua izan da.

Ondoren, martxa bukatzean, Gizarte Etxean bazkaria izango da. Bazkarian parte hartzeko izena eman beharra dago, Gizarte Etxean bertan ostirala (irailak 26) baino lehen.

Lagun talde batek duela hamahiru urte Arrankudiaga-Zolloko inguruetatik egindako ibilaldiak; urtero animatzen ditu, berriz ere, inguruko mendietatik udazken hasierako ibilaldia egitera. Hasiera horretan lauzpabost lagun batu baziren ere, azken urteetan herriko jende mordoa gerturatu izan da ohikoa bilakatu den mendi buelta honetara. Aurtengoa, Zapatu honetan egingo dute (Irailak 27) eta 14 kilometro inguruko ibilaldia izango du, bai nagusi eta baita ume gazteek ibilaldia egin ahal izateko prestatua izan da. Martxa goizeko 08:00etatik abiatuko da herriko plazatik eta Albiltxarri - Irurita - Mugarriluze - Kamaraka - Gazteluzar - Santa Luzia - Pagobakarra - Madalena - Arrankudiaga ibilbidean zehar arituko dira. Ondoren, martxa bukatzean Gizarte Etxean bazkaria izango da. Bazkarian parte hartzeko izena eman beharra dago, Gizarte Etxean bertan Ostirala (Irailak 26) baino lehen. Martxan parte hartzeko, berriz, ez dago izena eman beharrik, parte hartze askea izango da. Antolatzaileek herriko eta inguruko herrietako jendea partzeko deialdia egin du, Zapatu paregabea pasatzeko aukera ematen baitu martxak giro paregabe batean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide