Udal kontuak urte amaierarako defizit gabe egongo direla iragarri du Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2014ko api. 1a, 22:57

Arrankudiaga-Zolloko martxoko Ezkurra aldizkariak jakinarazi duenez, Bilduk gobernatzen duen udalaren egoera ekonomikoa ez da goxoa izan. Aurten espero dute defizitik gabe bukatzea, baina 122.344,84 euroko geldikin negatiboarekin abiatu dute 2014. urteko ekitaldia.

Arrankudiaga-Zolloko martxoko Ezkurra aldizkariak jakinarazi duenez, Bilduk gobernatzen duen udalaren egoera ekonomikoa ez da goxoa izan. Aurten espero dute defizitik gabe bukatzea, baina 122.344,84 euroko geldikin negatiboarekin abiatu dute 2014. urteko ekitaldia.

Hala ere, Ezkurran iragarri dute Udalak zor ugari kitatu behar dituela, aurreko udal gobernu taldeak erabakitakoak, hain zuzen ere: 2008an 364.122,43 euroko mailegua eskatu zuen EAJk futbol zelaia eraikitzeko eta 2011n hasi zen ordaintzen -oraindik 199.290,30 euro zor direla argitu du Bilduk-. Bestalde, Bilduk salatu du udal hauteskundeak izan baino egun gutxi lehenago 200.000 euroko kreditua eskatu zela eta 2013an hasi dela kitatzen -hortik 174.000 euro itzuli behar ditu udalak-.

Bukatzeko, Udalkutxaren 2009ko likidazio negatiboa dagoeneko ordaindu dela azaldu du Bilduk.

Dagoeneko badira ia hiru urte Bilduk udal erakundea gobernatzen duela eta kudeaketaren ardura hartzearekin batera, aurreko legealdietan (EAJren agintaldian) pilatutako defizita eta zorra kudeatzeko beharra izan duela adierazi dute alderditik.

Defizit eta zor horiei aurre egin beharrak, erakundeen laguntzetan egon diren murrizketak eta oraindik bizi den egoera ekonomiko gogorrak inbertsio berriak egiteko aukera mugatu du eta mugatzen segitzen du, udalaren kudeaketa zailduz.

“Defizita eta zorra murrizteko eta inbertsio horiek egin ahal izateko, ezinbestekoa izan da dedikazio handiz eta austeritatez kudeatzea, energia eraginkortasuna lortzeko politika gauzatzea eta gastua zorrotz kontrolatzea”, dio Ezkurrako artikuluak. Beraz, iraganean kitatuta ez zeuden zor horiek, futbol-zelaia egiteko eskatu zen mailegua kasu, legealdi honetako udalaren ekonomia erabat baldintzatu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide