Herritarren Eskubideak lantaldeak berdintasuna jorratuko du

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2014ko mar. 5a, 00:10

2013ko irailean, Koordinazio Gunea sortu zen herriko zenbait eragilekin, hainbat gai lantzeko. Genero berdintasunarekin eta kultur aniztasunarekin hasi ziren lanean. Baina, egoerak eramanda, eta eragileetako batek proposatuta, LOMCE legea aztertzea erabaki zuten. Lantalde berezia sortu zen, interesatuta zeuden eragileekin: Herritarren Eskubideak lantaldeko kideak, Eskola, Arrankudiagako Ernai, Ramon Azkue kultur elkartea, Guraso Elkartea, Indarra futbol taldea, Atxetalde eta Kanpamentua. Lan horrek bi emaitza izan ditu:

  • LOMCEri Ez manifestua: herriko eragileei aurkeztu zaiena sinatzeko.
  • Mahai-ingurua: otsailaren 26an gaia aztertzeko eta eztabaidatzeko eskolan egin zen mahai-ingurua. Hasteko, lantaldeko pertsona batek LOMCEk dioena azaldu zuen. Ondoren, EHIGEko eta STEE-EILASeko ordezkariek lege horren kontrako argudioak eman zituzten, eta legeari aurre egiteko aukerez hitz egin zen. Amaitzeko, partaideen galderak egin eta iritziak eman zituzten. 25 pertsona hurbildu ziren mahai-ingurura. 

Koordinazio Gunean landu duten beste gai bat genero berdintasunarena izan da. Honen barruan, aurtengo Martxoaren 8rako (Emakume Langileon Eguna) ekintzak prestatu dituzte, herritarrak kalera irten daitezen. Hala, martxoaren 7an, kontzentrazioa egingo da plazan, 19:30ean. Baina gaia ez dute mugatu nahi egun bakarrera. Berdintasuna urte osoan landu behar dela ondorioztatu dute, eta zenbait ekimen aztertzen ari dira; besteak beste, autodefentsa tailerra, futbol txapelketa mistoa, frontenis txapelketa mistoa, Athletic taldeko emakume futbolari baten hitzaldia, gurasoen intereseko hitzaldi-tailerren bat…

Oraingoz, Koordinazio Gunean lantzen ari diren ekimenak dira. Zehaztuta daudenean, informazioa herritarrei helaraziko zaie.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide