Errepidearen aurkako ibilbide informatiboa egingo du Saratxo Bizirik plataformak

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2014ko api. 1a, 09:00

Hurrengo apirilaren 6an goizeko 11:00etan Arabako Foru Aldundiak eraiki nahi duen errepidearen aurkako ibilbide informatiboa egingo dute herrian. Saratxo Bizirik 2.0 plataformak, herritarrak informatuko ditu,  A-625 errepideko Saratxoko saihesbidearen eraikuntza lanei buruz.

Plataformak salatu du Saratxon errepidea egiteko Arabako Foru Aldundiak 35.000.000 euro gastatuko dituela. Arabarrei zuzendutako prentsa ohar baten bidez taldeak adierazi du, ez duela Saratxo herrian egin nahi duten suntsiketan, konplize izan nahi, eta galdetu du zarrastelkeria nola justifikatuko duten.

Hurrengo apirilaren 6an 11:00etan Arabako Foru Aldundiak eraiki nahi duen errepidearen aurkako ibilbide informatiboa egingo dute herrian. Saratxo Bizirik 2.0 plataformak antolatua, A-625 errepideko Saratxoko saihesbidearen eraikuntza lanei buruz herritarrak informatzeko egingo da ibilbidea.

Plataformak Saratxon errepidea egiteko Arabako Foru Aldundiak 35.000.000 euro gastatuko dituela salatu du. Arabarrei zuzendutako prentsa ohar baten bidez taldeak ez duela Saratxo herrian egin nahi duten suntsiketaz konplizeak izan adierazi du, zarrastelkeria nola justifikatuko duten galdetuz.


Instituzioei herriak dioena entzutea eskatzen die eta herriak daukan errepidea konpontzea, “azken 30 urteetan ez dute ganorazko ezer egin”, salatzen dute eta “kontrolik gabeko gastuak beste arloetan ekarriko ditu murrizketak”, gehitzen dute

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide