[IRITZIA] Ez dugu greba orokorra deitu ezta babesten

Erabiltzailearen aurpegia Raul Arza 2020ko urt. 27a, 07:00

UGT sindikatuaren mobilizazio baten irudia. / Alice4paz (Flickr)

UGTk ez du Euskadiko pentsiodunen mugimenduan sortutako apurketa eta banaketaren konplize izan nahi, mugimendu horren bertute nagusiak batasun izaera eta aniztasuna izan direnean. UGTk ez du grebaren edukiekin ezta aukeratutako momentuarekin bat egiten.

Greba Orokorraren erabilera desegokia, orokorregia eta nahasia da. Noren aurka egiten da? Denaren eta denon aurka. UGTren ustez, konfrontazio politikoko eta protagonismo baztertzaileko estrategia sindikal bati erantzuten dio grebak, pentsiodunen aldarrikapen zilegien aitzakipean eta Eskubide Sozialen Kartaren babesean, euren siglak ezkutatzeko.

Gainera, argi dago pentsioen arazoak ez duela euskal soluziorik, ez legearen ikuspegitik (Euskadik ez duelako hori erregulatu edo erreformatzeko eskumenik) ezta ikuspegi ekonomikotik ere, pentsioen defizita Euskadin  4.000 milioi eurotatik gertu dagoelako. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak balio dezake zenbait sektoreren pentsio baxuak osatzeko, emakume alargunena kasu, baina ezin du arazoa konpondu.

UGTk ez du greba egiteko unearekin bat egiten. Alde batetik, grebak gehiago dirudi euskal hauteskundeen kanpaina politikorako lehen ekitaldia prekarietatearen, pentsio sistema publikoaren eta baldintza duinen arazoak aldatzeko saiakera serioa baino.

Bestetik, ez dugu ulertzen deialdia orain egitea gobernu aurrerakoi bat dagoenean eta gobernu horrek 2013ko pentsioen erreforma bertan behera uztea eta lan erreformaren alderik kaltegarrienak kentzea proposatzen duenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide