Andramari, kofradia eta berakatz eguna. Alaitasuna, umorea eta bizipoza. Hemen dira, barriro ere, Arrankudiagako jaiak. Gure herriaren nortasunaren adierazgarri. Urtean zehar izaten diren gorabehera guztien gainetik, danon arteko elkarbizitza sendotzeko egunak. Eskerrik beroenak Jai Batzordeari eta jaien antolaketan parte hartzen dozuen talde, elkarte eta lagun guztioi. Zuen lanari esker doguz jai hain parte hartzaile, herrikoi eta euskaldunak. Umeetatik adinekoetara, herritar guztiok ondo pasatzeko egitarau oparoa.Honelako egun alai eta herrikoietan ezin doguz ahaztu jaietan ezingo direnak egon: pertsona gaixoak, ezinduak, presoak, exiliatuak eta beste edozein arrazoigatik herritik urrun dagozenak. Geugaz izango doguz guztiak gure bihotzetan.Aukera ezin hobea euskara arloan ere beste pausotxo bat egiteko: “belarriprest” edo “ahobizi”, danon artean, jaiak euskeraz bizi!Igaro dagiguzan jaiak alaitasunean, elkartasunean, askatasunean eta berdintasunean. Eraso sexistarik EZ! LGTBIfobiarik EZ!