IRITZIA

Elkar zaintzeko garaiak dira

Erabiltzailearen aurpegia Txutxi Ariznabarreta 2020ko abu. 17a, 11:47

COVID-19ak eragindako pandemiak gure eguneroko bizitza hankaz gora jarri digun garai honetan, lehenik eta behin, hildakoak, gaixotasuna sufritu dutenak eta sufritzen ari direnak ditugu gogoan eta, nola ez, euren senide eta lagunak. Une gogor hauetan, bat egiten dugu guztiekin. Osasun larrialdiarekin batera krisialdi ekonomikoa dugu ate joka. Geure eskualdean ere, lanpostu galerak, enpresa eta negozio txikien itxialdiak eta familia askoren estualdi latzak bizi ditugu. Elkartasun osoa adierazten diegu guztiei, eta gure udaletik ere, ahal dugun neurrian, egoerari aurre egiteko konpromisoa hartzen dugu.  

Eskerrik asko auzotar guztioi duzuen jarrera zuhur eta arduratsuagatik, birusari aurre egitea geure esku ere badagoelako. Jai eta ospakizunak bertan behera gelditu dira eta maskara eta distantziak oztopo handia dira bizitza sozialerako; egoera berrira egokitu ezinik oso deseroso gabiltza, baina ez dezagun galdu elkarbizitza grina eta bizipoza. Elkar zaintzeko garaiak dira.

Hodei beltzetatik harago, bila ditzagun eguzki izpiak zeruertzean, eta jarrai dezagun egunero gure ametsak eraikitzen. Denon artean lortuko dugu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide