IRITZIA

Gora Arrankudiagako Andramari jaiak!

Erabiltzailearen aurpegia Txutxi Ariznabarreta 2022ko abu. 9a, 07:00

Bi urte eta gero, barriro Andramari jaiak! Konfinamendu, maskara, debeku eta distantzia garaiek hankaz gora jarri ziguten gure bizitzak eta, oraindik ere, zuhurtziaz jokatu beharrean gaude. Pandemiak sufrimendua ekarri duen etxe guztietara elkartasun osoa eta besarkadarik samurrena bidaltzen dogu. Baina atsekabe guztien gainetik etorkizuna eraikitzen jarraitu behar dogu: elkar zaindu, elkarbizitza sustatu, ametsak eta bizipoza konpartitu, eta guztiok zoriontsu bizitzeko herria egiteari ekin. Andramari, kofradia eta berakatz eguna. Umorea eta alaitasuna. Uribarriko Sanpedroen eta Basakoetxeko erromeriaren ostean, hemen dira Andramari jaiak, geroago etorriko dira Atxetakoak eta Zolloko sanmartinak. Eskerrik beroenak jai batzordeei eta jaien antolaketetan parte hartzen dozuen talde, elkarte eta lagun guztioi. Zuen lanari esker doguz jai hain herrikoi eta euskaldunak. Ezin ahaztu jaietan ezingo direnak egon: joandakoak, gaixoak, ezinduak, presoak, exiliatuak eta herritik urrun dagozen guztiak. Geugaz izango doguz gure bihotzetan.

Igaro dagiguzan jaiak askatasunean, berdintasunean eta euskeraz! Eraso sexistarik EZ! LGTBIfobiarik EZ!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide