Udagaz batera sartu ginen jaien garaian eta, Uribarrikoak eta Basakoetxeko erromeria ederto ospatu ostean, andramarien txanda heldu da; gero etorriko dira Atxetakoak eta, neguko ateetan, Zolloko sanmartinak.
Jai herrikoiak, era zabal eta parte-hartzailean antolatuak. Bizikidetza sendotzeko egunak. Alaitasuna, umorea eta bizipoza nagusi. Baina, giro horren erdian, jaietan egon ezingo direnak ere gogoratuko doguz: joan direnak, gaixoak, ezinduak eta herritik urrun dagozenak. Geugaz izango dira geure bihotzetan. Baina aurten, matxismoaren aurkako garrasia zabadu gura dot lau haizetara. Matxismoaren aurka antolatzeko deia egiten dautsuet herritar guztioi. Inoiz baino irmoago konpromiso kolektibo tinkoa hartzeko ordua da: ez dogu onartuko inolako eraso edo jarrera matxistarik, txikienik ere ez! Inolako LGTBIQ+fobia jarrerarik ez! Hau denon ardura da, ez dau balio beste aldera begiratzeak, tolerantzia zero!
Igaro dagiguzan jaiak askatasunean, berdintasunean eta euskaraz!