Korrikako lekukoen segida:"Erronka ederra"

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Alamillo 2017ko mar. 25a, 13:10

 

Apirilaren 7an igaroko da Korrika Arespalditzatik. Udalak urteak daramatza euskararen ezagutza eta erabilera indartzeko ahaleginetan, Aiarako zein eskualdeko hainbat entitaterekin elkarlanean. Badakigu: epe luzeko ibilbidea da, euskarak merezi duen presentzia izan artekoa.


Asko gara Aiaran zein eskualdean hizkuntzaren gizarte erabilera sustraitzeko ahaleginetan ari garenak: eskolak, euskaltegiak, elkarteak, udalak... Horietako bakoitzaren lana beharrezkoa eta ordezkaezina da aurrera egiteko. Aiarako Udalak abian ditu euskara ikasteko diru-laguntzak, Berbalagun edo Gurasolagun programak, ludoteka, ekaineko haurren egonaldia, uztaileko jolas txokoak eta abar. Halaber, geroz eta gehiago dira jaietan euskaraz antolatzen diren ekintzak.


Jakitun gara urrats kualitatibo handiak eman behar direnaz. Hauspoa eman behar diogu egunerokoan euskararen ezagutzari. Pertsona, familia, talde edo erakunde bakoitzak bere egitekoa du arlo horretan. Aiarako Udalak herritar ororen laguntza eskatzen eta eskertzen du; aurrerantzean ere denon artean ekin diezaiogun guztion mesederako izango den erronka eder honi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide