"Elkarrekin arituaz auzokideak auzo-lagun bihurtzen direnean; auzolana, festa giroaz janzten dugunean; festa zaletasuna errespetu osoz, jai erraldoi bilakatzen denean.Momentu horiek guztiak urtean behin baino ez ditugu, sortu, bizi eta gozatzeko aukerarekin. Urtean behin, gure herri txikiek, euren usadio eta euren txoko maiteak bertaratzen diren guztiekin -txiki, handi, bertoko, atzerritar edo despistatutako bat edo besterekin- partekatu eta une gogoangarri bihurtzen dituzte, AIARAKO JAIEN hazia ereinda. Tradizioari eutsiz, belaunaldi berriei lekukoa utzita, talde lanari merezi duen garrantzia eskainita… horrelaxe egin dituzte handi gure auzokideek euren jaiak eta, horrenbestez, euren herriak. Eta guk ere, Aiarako Udala osatzen dugun emakume eta gizonok, euren ahalegina eskertu bakarrik ez,… aintzatetsi ere egin gura dugu eta betetzen duten papera lau haizetara aldarrikatu: zuek egiten dituzue jai herrikoiak handi,…zuena da lana eta zuena saria…eta guk, bertaratzen garen pertsonok, eskerrak ematen dizkizuegu. Izan ere, zuek zarete gure jaien euskarria eta etorkizunera begirako bermea".