IRITZIA

Orain inoiz baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Alamillo 2020ko abu. 10a, 07:00

Argazkia: Erreache

Asteak dira Aiaran San Prudentzio zaindariaren jaiak bertan behera uzteko erabaki zaila hartu behar izan genuela. Jaiegun hori ezin izan da ospatu erantzukizunagatik eta, batez ere, zuhurtziagatik, COVID-19ak eragindako osasun-krisia larriagotu dezaketen pilaketak edo arrisku-egoerak saihesteko.

Aiarako herritarrentzat jaiek eta ohiturek kultura eta aisialdi balio handia dute, Arespalditzako San Isidro Azokak kasu, bertan behera utzi behar izan zutena. Iraileko lehen larunbatean, San Vitoresen omenez, ohi bezala, hainbat ekitaldi egin behar ziren, hala nola meza, sokatira eta artzainari omenaldia, Kobata aterpearen inguruetan, Gorobel mendilerroan. Ospakizun hori ere bertan behera geratu da.

Aiarar guztiei eskatu nahi nieke ez lasaitzeko birusaren aurrean, herritar guztien ardura baita koronabirusaren hedapenari eusteko ahaleginak egitea. Orain, inoiz baino gehiago, gure ingurukoekin arduratsuak eta solidarioak izan behar dugu, eta osasun-agintariek ezarritako gomendioak bete behar ditugu. Ziur nago, horrela, laster aterako garela egoera honetatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide