Emakumezkoen 2. maila nazionalean aritzen diren hiru futbol taldek jokatuko dute abenduaren 19an Laudion, Ellakuriko zelaian ospatuko den txapelketan. Atheltic Club, Gasteizeko CD Aurrera eta SD Eibar taldeen arteko norgehiagokek inauguratuko dute zelai berria, Altzarrate Kirol Elkarteak antolatutako topaketan.
Duela gutxi arte CD Laudioko lehenengo taldeak erabiltzen zuen bakarrik zelaia astean behin burutzen zuten entrenamenduetan, baina egun, hamar talde baino gehiago elkartzen dira bertan. Erabileraren hazkundearen ondorioz, belar naturala belar artifizialarengatik aldatu du udalak. Zelai berriaren estreinaldia aitzakiatzat, emakumezkoen futbola bultzatu nahi dute abenduko txapelketan. Izan ere, asko dira Aiaraldeko zein Euskal Herriko emakumezkoen futbol taldeak, eta horien guztien maila altua eramango dute belardi gainera Ellakurin.
45 minutuko norgehiagokak
Partidak arratsaldeko seietan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da. Hiru taldeek 45 minututako partidak jolastuko dituzte elkarren aurka. Athetic Clubek eta Aurrerak jokatuko dute lehenbizi, eta Eibarren aurka neurtuko dira gero, bigarren eta hirugarren norgehiagoketan.