Azken asteetan CD Laudion sortutako polemika hauteskundeen bitartez bukatuko da, edo hori da asmoa. Izan ere, aurreko zuzendaritzak Carlos Larrory enpresariari agintaritza ematea erabaki ostean, zenbait futbolzalek proiektu berria abiatzeko saiakera egin dute.
Bi egitasmoen artean hautatzeko parada izango dute bazkideek ostegunean eta ostiralean. Horrela erabaki zuen klubak ostiralean.
Alde batetik, Javi Zaballa presidente ohiaren zerrenda egongo da:
- F. Javier Zaballa Larrañaga
- Jone Josebe Muñoz Hernández
- Jesús María Pérez González
- Miguel Ángel Yuste Alonso
- César Augusto Martínez González
- Ángel Mª Hernáez Dorronsoro
- Iñaki Fernández Bernaldo
- Ibon Goikoetxea Pérez
- Bruno Mª Isusi Antón
Bestetik, Carlos Larrory Gasteizko enpresariak osatutako taldea egongo da, Laudioko bazkideekin egina:
- Carlos Larrory Ciordia
- Justo Santiago Lili Jiménez
- Félix Peña González
- Santiago Cesáreo Fernández Hernán
- Francisco Gayubo Ochoa
- Marcos Larrinaga Bilbao
- Leire Bilbao Landaluce