Eraso matxisten aurkako protokoloa garatu du Laudioko Bagara Nor talde feministak. Etzi -uztailak 4- aurkeztuko dute, Laudioko Herriko plazan 19:00etan egingo duten agerraldian.
Talde feministako kideek azaldu dutenez, hilabete ugari eman dute protokoloa prestatzen, eta udan martxan jartzeko asmoa dute; abuztuko jaietan, besteak beste.
Bagara Nor taldea ez da eraso matxisten aurkako baliabideak sortzen ari den talde bakarra. Laudioko Udalak ere bere protokolo propioa sortu du, eta herriko elkarte zein norbanakoei zuzendutako formazio saioak eskaini zituen iragan astean.
