Astelehenean egingo du CD Laudiok Batzar Orokorra

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko uzt. 6a, 08:00

Zuzendaritza talde berria aurkeztuko dute batzar orokorrean. / Aiaraldea.eus

Bazkide guztiei egin die deia CD Laudio futbol taldeko zuzendaritza berriak datorren astelehenean egingo den batzar orokorrean parte hartzeko.

Ohiko eta ezohiko batzar orokorra deitu ditu CD Laudioko zuzendaritzak uztailaren 10erako. Erabilera anitzeko udal aretoan izango da 19:00etan. Iragan ekainean Javi Zaballa klubeko zuzendaria izateko hautatua izan zenetik egiten den lehenengo bazkideen batzarra izango da.

Zuzendaritza talde berria aurkeztuko da bertan eta 2018-2019 denboraldiari begirako xehetasunak adostuko dira.

Denboraldi berrirako aurrekontua bozkatu, bazkideen kuotak adostu eta kirol-proiektua eztabaidatu da, besteak beste. 2017-2018 denboraldiko likidazioa ere landuko da asteleheneko batzarrean.

Ibilbide gorabeheratsua
Soka luzea ekarri zuen CD Laudioko lehengo zuzendaritza taldearen aldaketak. Klubaren gidaritza inork hartuko ez zuelakoan, klubaren jarraipena ere zalantzan egotera iritsi zen. Carlos Larrory CD Vitoria taldeko zuzendaritzako kideak kluba kudeatzeko bere burua aurkeztu zuen. Aldiz, Javier Zaballak “Laudio Gorritazuri” taldea aurkeztu zuen. Azkenean, ekaina erdialdean egin zen bozketan, Zaballaren zuzendaritzaren alde azaldu zen bazkideen gehiengoa.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide