“Herritik eta herriarentzako” jaiak aldarrikatu eta antolatu dituzte beste urte batez Aretan. Gazte Asanbladari egokitu zitzaion jaietako lehen suziria jaurtitzeko ohorea. Dozenaka ekintza burutu dira bost egunetan zehar: herri bazkaria, lehiaketa gastronomikoak, kalejirak, pilota partidak, asto lasterketa, trail lasterketa eta abar luze bat.