Barne hautaketa prozesua bukatuta, EH Bildu alderdi abertzaleak erabaki du Natxo Urkixo izango dela berriro bere hautagaia udal hauteskundetan. Egungo alkateak hirugarren aldiz beteko du zerrendaburu lana, aurreko bi hauteskundetan aukera bozkatuena izan ostean.
Aurkezpen publiko eta ofiziala igandean, azaroaren 18an, egingo dute Lamuza parkeko Kasinoan 12:00etan. Laudioarrarekin egongo dira Maialen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea eta bozeramailea eta Kike Fernandez de Pinedo, Arabako Ahaldun Nagusirako hautagaia.