Laudioko EAJk bere hautagai guztien zerrenda aurkeztu du

Erredakzioa 2019ko api. 11a, 10:49

Talde osoaren argazkia, Lamuza parkean egina. / EAJ

Laudioko EAJk jakinarazi du nortzuk osatzen duten udal hauteskundeetako zerrenda osoa. Lehenengo postuetan izen ugari berritu ditu.

Laudioko EAJk gaur bertan zabaldu du udal hauteskundeetarako osatu duen zerrenda, hautagai guztien izen eta abizenekin. Jeltzale askok jadanik jarduera publikoa izan badute ere, lehenengo postuetan aldaketa nabarmena izan da eta ordezkari berriak sustatu dituzte.

Berez, soilik Ander Añibarrok eta Eva Marquinezek errepikatuko dute, indarrean dagoen legealdia aintzat hartuta. Hemen daude zerrendako kide guztiak:

1. Ander Añibarro Maestre. Erizaintzan diplomatua

2. Eva Marquinez Blanco. Kontularitza eta enpresetako aholkularia

3. Joseba Amondo Escuza. Laudioko Udaleko langilea

4. Ander Larrinaga Saiz. Sektore publikoko estrategia aholkularia

5. Ana Belén Diez Revilla. Osakidetzako administraria

6. Andoni Rodriguez Orue. Estatuko langile publikoa

7. Maite Cortazar Agüera. Eusko Jaurlaritzako administraria

8. Begoña Olabarrieta Ibarrondo. Klinika laguntzailea

9. Irma María Basterra Ugarriza. Eusko Jaurlaritzako Landa, Itsasertzearen Garapen eta Europar Politiketako Zuzendaria

10. Fabian Hernandez Perez. Erretiratua

11. Karmele Solaun Arregui

12. Emilio Olabarria Muñoz

13. Maite Valle Echevarria

14. Juan Antonio Gaya Hernandez

15. Norberto Aldaiturriaga Zorrozua

16. Zuriñe Gonzalez Ercilla

17. Toño Aiz Salazar

18. Jon Karla Menoio Llano

19. Eva Maria Diaz Picaza

20. Maider Basterra Ibarretxe

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide