Jose Antonio Tuestak herri mugimenduetan eginiko lana goraipatu dute

Erredakzioa 2019ko mai. 22a, 15:00
Jose Antonio Tuesta, ASVIAMIE Aiaraldearen bilera batean. / Juanjo Basterra

Gaur -maiatzak 22- egingo dute bera agurtzeko hileta, 19:00etan Laudioko Gardea auzoko Santa Cruz parrokian. 

Astelehenean zendu zen Jose Antonio Tuesta laudioarra. Nafarra jaiotzez, Frankismo garaian iritsi zen Aiaraldera lan bila. Aceros de Llodion aritu zen behargin, eta makina bat herri mugimendutan aritu izan da ordutik hona.

Hainbat herritarrek zein eragilek goraipatu dute Tuestak bere bizitzan zehar eginiko lana. Laudioko EH Bilduk udalgintzan izandako jarduna nabarmendu du, besteak beste:

Jose Ignacio Alvaradok Aceros de Llodion bizitakoak ekarri ditu gogora, LABen delegatua izan baitzen Tuesta fabrika horretan. “Aceros de Llodio" enpresan ezagutu zintudanean 70eko hamarkadaren hasieran, ni ikasle hutsa nintzen, zu errepresio frankista itogarriaren aurkako ekintzetan buru-belarri sartita zeunden bitartean”, idatzi du Alvaradok bere iritzi gutunean.

Aitor Basterrak, aldiz, Gardeako auzokide gisa bizitako hainbat une kontatu ditu. “Ezin dut Tuestaz hitz egin Aceros eta zeramikan zein trenbidean bizitako enboskadak gogora ekarri gabe. Zelako garaiak haiek”.

Juanjo Basterrak, bere aldetik, Tuestak ASVIAMIE Aiaraldea taldean eginiko lana goraipatu du. “Beti zabaldu du mediku gune zehatz bat -Amiantoaren Institutua- bat sortzearen aldarria. Berak ondo zekien zer zen amiantoarekin gertatzen zena. Aceros de Llodion minbizia eragiten duen mineral horrekin egin zuen lan, eta baita beste substantzia batzuekin ere, eta kide ohiak ikusi zituen hiltzen”. Amiantoaren aurkako elkarteak ere oharra plazaratu du bere kidearen heriotzaren aurrean. Eragilearen aburuz, Tuestaren heriotza amiantoak eragina izan daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide