A. M. T. 40 urteko langile laudioarra azpikontratatua zegoen GHI enpresan hil zenean. Horrela jakinarazi dute zenbait sindikatuk, eta hedabideek zabaldu dute informazioa.
Berez, astelehenean zein asteartean zendutako beharginak zeuden erregimen horretan GHI fabrikan zein Zamakona ontziolan.
Hainbat enpresak eta erakundek erabiltzen dute eredu hori, zenbait lan modu merkeagoan gauzatzea ahalbidetzten baitie.
Izan ere, Tubacexen 2019ko irailean hil zen laudioarrak ere kontratu mota hori zuen.
Halaber, 2017an Murgan Iberdrolako instalazioetan zendu zen langile portugaldarra ere zen azpikontrata batekoa.