Eraso matxista salatzeko protesta deitu du gaur Mugimendu Feministak

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko api. 5a, 10:16

21:00etan izango da protesta. / Aiaraldea

21:00etan eskualde osoko leihoetan zarata egiteko deia luzatu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak. Atzoko genero indarkeria atxiloketa salatu, eta emakume erasotuei babesa adieraztea da helburua. 

Atzo gauean gizonezko bat atxilotu zuten, genero indarkeria leporatuta Laudion. "Emakume* bat erasotua izan da Laudion. Aski da! Nazkatuta gaude! Erasorik ez, erantzunik gabe!", salatu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak sare sozialetan. Hargatik, mobilizazio zaratatsua egingo dute gaur 21:00etan, leiho eta balkoietatik. Batetik, indarkeria matxista salatzeko; eta, bestetik, erasotuari babesa helarazteko. Ildo beretik, egoera horretan dauden emakumeei babesa adierazteko zapi moreekin ateratzeko proposamena egin dute. "Bizitzen ari garen egoera latz honetan ere ez dugu onartuko inolako erasorik! Erasoen aurrean autodefentsa feminista!", adierazi dute mezuan.

Balkoiak, babesez beteta

Leiho eta balkoietara eraman dute egunean zehar aldarria eta babesa. Facebook kontuan argitaratu dituzte orain arte jasotako herritarren irudiak:

 

Erasoak nola salatu

Berrogeialdian, etxean geratu beharragatik, ugaritu eta indartu egin daitezke eraso matxistak. Aiaraldea Komunikabideak "Zer egin erasotua bazara?" artikuluan bildu zituen erasoren bat jasan baduzu -edo lekuko izan bazara- jarraitu beharreko pausoak.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide