Koronabirus positibo berria detektatu zuen Osakidetzak ostiralean Laudion, osasun erakundeak gaur argitaratutako txostenean aditzera eman duenez. Asteburuan bildutako datuak jaso dituzte dokumentuan. Txostenaren arabera, 58 kasu positibo berri detektatu dituzte ostiraletik igandera bitartean EAEn. 4.425 PCR test egin dituzte denbora tarte horretan, eta 390 test azkar.
Gauzak hala, pandemia hasi zenetik, COVID-19ak hurrengo datuak utzi ditu eskualdean kutsatuen kopuruei dagokienez:
- Laudio: 169
- Amurrio: 125
- Aiara: 65
- Urduña: 43
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 13
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 446
Horrez gain, hainbat lagun zendu dira. Hain zuzen, hurrengoak izan dira hildakoak bailaran:
- Amurrio: 8
- Artziniega: 1
- Aiara: 1
- Laudio: 9
- Okondo: 1
- Orozko: 3
- Urduña: 0
- Aiaraldea: 23
Aste bakarrean hiru positibo berri topatu ditu Osakidetzak eskualdean. Iragan uztailaren 10ean Aiaran topatu zuten kutsatu bat, eta igandean beste bat Laudion. Positibo horiek zeresan handia eman zuten, horietako bat Laudioko Tenis Udalekuetako haurra zelako. Gauzak hala, antolatzaileek bertan behera utzi zuten ekimena.