6 milioi euro inbertitu eta 30 langile kontratatu nahi ditu Gometeguik

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 18a, 08:33
Atzoko bisitaren irudia. / Irekia.eus

Laudioko lantegian egon zen atzo Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua. 

Atzo Gometegui enpresak Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza zabala hartu zuen. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Javier Zarraonandia Industria sailburuordea eta Mikel Amundarain Industria eta Trantsizio Energetikoko zuzendaria egon ziren Laudioko lantegian.

Politikarien helburua izan zen enpresako zuzendaritzak hartutako norabidea babestea eta zabaltzea hedabidetan. Tapiak adierazi zuen jabetza berriak hurrengo erronkak hartu dituela: jarduerarekin jarraitzea eta merkatuen dibertsifikazioan eta eragiketa-bikaintasunean oinarritzen den hazkuntzako plan estrategiko handia abian jartzea.

Halaber, sailburuak adierazi zuen enpresak 6 milioi euroko inbertsioa egiteko eta 30 lagun kontratatzeko asmoa duela. "Egindako lanari esker, sektore eolikoko eta hidroelektrikoko eta meatzaritza-sektoreko nazioarteko bezero handien arreta ere erakarri dute, eta, hala, hazkuntza- eta hedapen-aldiari egin ahalko diote aurre datozen urteotan, aukera berri horiei erantzuteko. Gometegui Industrialek, gaur egun, 4 nabe estali dauzka, 10.000m2 baino gehiagoko azaleran, eta 200 tona arte altxatzeko gaitasuna", aipatu du Eusko Jaurlaritzak.

Edonola ere, Gometeguik garai latzak bizi izan ditu azken urteotan. Hartzekodunen lehiaketan egon zen eta, hori baino lehen, lan gatazkak ugaritu ziren enpresan.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide