Gizon bat atxilotu dute emakume bati kristalezko edalontzi batekin buruan jotzea egotzita

Erredakzioa 2021ko urr. 31a, 23:14

Zubiko-Kurajo kalean jazo da gertaera. / Aiaraldea.eus

Goizeko laurak aldera jazo da indarkeria matxista erasoa,  Zubiko Kurajo kalean.

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean Laudion, indarkeria matxista egotzita. Goizeko laurak aldera jazo da erasoa, Zubiko-Kurajo kalean.

Poliziak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez, atxilotuak bikotekide ohia erasotu du. Kristalezko edalontzi batekin jo dio gizonak buruan, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute emakume erasotua, zauriak artatzeko.

Larrialdi zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira kalera. Goizeko laurak aldera izan da indarkeria matxistaren kasua. 

Laudioko Mugimendu Feministak sare sozialen bidez salatu du gertatutakoa:

84 salaketa judizial iaz

Indarkeria matxistaren 84 salaketa judizial jarri ziren iaz Aiaraldean. Ertzaintzak egindako sailkapenaren arabera, salaketa horietako 48 bikote ohiak burututako erasoenak izan ziren (%57.14), senideen artekoak 30 eta bestelakoak 6.

Aiaraldeko Mugimendu Feministak elkarretaratze eta mobilizazio ugari egin ditu azkenaldian, eskualdean jazotako erasoak salatzeko. 

Otsemeak talde feministak, bere aldetik, dinamika jarri du abian ikasturte hasieran, indarkeria matxistaren kasuen salaketa modu anonimoan jasotzeko. Lekukotza ugarri jaso dituzte oso egun gutxitan, azaldu dutenez. 

Era berean,  hainbat emakume izan dira euren indarkeria matxistaren egoera salatu eta nola ahaldundu ziren kontatu dutenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide