Lamuza parkean jazotako "ekintza bandalikoak" salatu ditu Laudioko Udalak sare sozialen bidez. Tokiko erakundeak azaldu duenez, harriak jaurti dituzte Kasinoko atearen aurka, bertako kristala hautsiz. Horrez gain, palet batzuk jarri dituzte bidearen erdian, "barrikada moduan".
Udalak Kasinoaren aurkako ekintza bandaliko berriak gaitzetsi ditu:
— Laudio (Udala - Ayuntamiento) (@LaudiokoUdala) January 29, 2022
Ateko kristalak apurtu dituzte harriak jaurtiz
Moduluen ondoko palet batzuk hartu eta barrikada moduan jarri dituzte parkeko pasealekuaren erdian pic.twitter.com/yATrqPDi68
Laudioko Udalak hainbat aldiz salatu ditu mota horretako ekintzak azkenaldian. Hauek dira pilatutako kasuak: