Martxoaren 31n abiatuko da Korrika Amurriotik, baina hori baino lehen hainbat jarduera egingo ditu AEKk, giroa berotzeari begira. Ostiralean eman zuten urrats garrantzitsu bat, Faktorian. Uhinak dokumentala estreinatu zuten Laudioko Industriaguneko pabilioian.
Asier Amondok (Korrikaren koordinatzaileak) hartu zuen hitza aurkezpenean, Txakur Gorria ekoiztetxeko kideekin batera, eurak arduratu baitira filma egiteaz. Dozenaka lagun bertaratu ziren ekitaldira, ordezkari instituzional ugari tartean.