Jose Arrue kaleko sei trastelekutan lapurtu dute asteburuan

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ots. 21a, 19:56

Jose Arrue kalean jazo dira lapurretak. / Aiaraldea.eus

Igandean jarri zituzten salaketa guztiak. Gertatutakoa ikertzen da da Ertzaintza. 

6 lapurreta salatu ziren atzo -igandea- Laudion, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari baieztatu dionez. Lapurrek indarrez ireki zituzten Jose Arrue kaleko hainbat trastelekuetako ateak, barruan zegoena ostutzeko. Gertatutakoa ikertzen ari da polizia, baina ez dute gaiari buruzko xehetasun gehiagorik eman. 

Azken hilabeteetan beste hainbat lapurreta salatu dira Laudion. Iazko uztailean Elizalde kaleko estankoko erakusleihoa hautsi zuten. Hurrengo hilabetean Santamaria harategian eta Laudioko Udal Igerilekuetan sartu ziren lapurtzera. Amurrion, aldiz, poliziak pertsona bat atxilotu zuen azaroan, gozoki denda batean lapurreta saiakera egitea egotzita. Abenduan bi pertsona atzeman zituen poliziak. Lehena Urduñan, okindegi batean lapurtzea leporatuta. Bigarrena 18 urteko gaztea izan zen, eta Laudion atxilotu zuten hainbat jende jipoitu eta lapurtzeagatik.

Hala ere, egoera ez da larritzeko modukoa. Ertzaintzaren datuen arabera, Aiaraldea da EAEko kriminalitate tasarik baxuenetarikoa duen eskualdea. Hemen ikusi daiteke gaiari buruz Aiaraldea Komunikabideak 2018an eginiko erreportajea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide