Asteartean lortu zuten Superberriakeko beharginek enpresak abiatutako enplegua erregulatzeko espedientea indargabetzea, bost eguneko greba mugagabearen ondoren. Erabaki horrekin 90 kaleratze inguru gelditu zituzten eta BM frankiziako Uvesco taldeak hartuko ditu bere gain negozioak.
Hori guztia lortzeko, langileek babes zabala jaso dute Araban eta Bizkaian. Esaterako, Laudion duela astebete egindako manifestazioan ehunka lagun batu ziren.
Gauzak horrela, Superberriakeko beharginek ekitaldia egingo dute igandean, 13:00etan Aldai plazan. Horren helburua izango da eskertzea grebak izandako bultzada herrikoia. Hitzartzearen ondoren, luntxa eskainiko dute.