2022. urtea berezia izan da Laudion Jose Arrue margolariari dagokionez. Izan ere, bere margolanen bi mural jarri dira, bi hitzaldi eskaini dituzte eta oraindik ere, igandera arte, bere lanekin osatutako erakusketa ikusgai dago Kultura Etxean.
Horri guztiari urrezko itxiera emateko, bihar 13:30ean inauguratuko dute Alberto Acero plazan artistaren omenezko eskultura. Lurdes Umerez egileak parte hartuko du ekitaldian eta jadanik instalatuta dago berak sortutako pieza.
Jardunaldi hauekin Udalak gogoratu nahi izan du Laudion bizi izan zen sortzailearen heriotzaren 45. urteurrena izan dela.