Elkarrizketa musikatua eskainiko du Aiaraldea Komunikabideak ostegun honetan -urtarrilak 26- Faktorian, Xabi Basterra eta Egoitz Uriarterekin. Bi musikari laudiorrek ‘Cerdito Rosa Tour’ bira abiatu dute elkarrekin, eta horri buruz eta esku artean dituzten bestelako propiektuei buruz mintzatuko dira, 21:00etan. Horrez gain, instrumentuekin igoko dira Faktoriako oholtzara, solasaldia zenbait abestirekin tartekatzeko.
Ekitaldirako sarrera libre eta doakoa izango da. Aiaraldea Komunikabideak zuzenean emitituko du elkarrizketa, Aiaraldea.eus atarian eta YouTube eta Twitch kanaletan.
Xabi Basterra duela 7 urte inguru hasi zen bakarlari moduan jotzen, eta disko bat argitaratu du dagoeneko. Egoitz Uriarte, aldiz, hainbat proiektutan aritu da (Green Valley talde ospetsuan, besteak beste), baina bakarkako ibilbide oparoa ere garatu du.
