Cuerdas filma zinema jaialdietan izaten ari den ibilbideak ez du etenik; ezta aipamen zaparradak ere. Esti Urresola Solagurenen lana da, besteak beste, larunbat honetan ospatuko den Goya sarietarako hautagaietako bat. Crermontisff jaialdian egon da pelikula lehiatzen azken egunetan, eta zuzendari laudioarrak sare sozialetan azaldu duenez, Nazioarteko Aipamen berezia jaso du: "Ze berri ona! Crermontisff jaialdian Cuerdas laburmetraiak Aipamen berezia lortu du! Ezin adierazi gure poza, halako jaialdi garrantzitsu baten aitorpenarekin".
"Ze berri ona! Crermontisff jaialdian Cuerdas laburmetraiak Aipamen berezia lortu du! Ezin adierazi gure poza, halako jaialdi garrantzitsu baten aitorpenarekin"
Larunbatean izango dira 37. Goya sariak, eta Fikziozko laburmetrai onena izateko aukeratutako lanen artean dago Esti Urresola Solagurenena. Laudioko Keska tabernak hitzordua zabaldu du jaialdia bertatik bertara jarraitzeko.
Azpimarratzekoa da Forqué Saria jaso zuela duela gutxi Cuerdas lanagatik, eta Canneseko zinema jaialdian ere goraipatua izan zela film bera, Rails D'or saria eman baitzioten.
20.000 especies de abejas ikus-entzunezko lana bukatzen dago uneotan Urresola Solaguren. Berlinalen aurkeztuko du bere azken pieza, Sail ofizialean.