Belen Herreroren bi mural ikusi daitezke uneotan Laudioko kaleetan. Zumalakarregi etorbidean kokatu dute lehena, Kulturlab egitasmoak duela ia urtebete abiatutako dinamikaren barruan. Laudioko eta Aiaraldeko sortzaileek eginiko sorkuntzak itsasten dituzte paretara, eta hilabetez daude ikusgai. Gauzak hala, Herrerorena egongo da jarrita uztailean zehar, ekainean Alberto Fernandezek jarritakoari lekukoa hartuta.
Bigarren irudia, aldiz, Zubiko Kurajo kalean jarri du Herrerok, 'Zubiko Malekoia' osatzen duten tabernek abian jarritako ekimenaren barruan. Bertan ere pareta bat atondu dute hormairudiak jartzeko.
Aretakoa da Belen Herrero, eta urte andana daramatza pinturaren eta zaharberritzearen asparruan lanean. Gaur egun Laudioko Kultur Etxean eskaintzen ditu tailerrak.
Argazkiak: Luisan Garcia