Espainiako Zinema Akademiako kideek irailaren 5era arte dute bozkatzeko epea. Hiru film hautatu behar dituzte eta, gerora, horien artean erabakiko dute zeinek ordezkatuko duen Estatu espainiarra Oscar Sarietan.
Hiru hautatuen izenburuak irailaren 7an jakinaraziko dituzte eta bakarrak izango du ardura Ameriketako Estatu Batuetako sari entzutetsuen lehiaketan parte hartzeko.
Zinemagintzako ebgune eta kazetari adituen artean 20.000 especies de abejas dago faborito nagusien artean eta Esti Urresolaren lana kiniela guztietan agertzen da, zuzendari beterano eta ospetsuen artean; Juan Antonio Bayona edo Isabel Coixet kasu.
Juan Antonio Bayonaren La sociedad de la nieve izango da Urresolaren arerioetako bat. Aintzat hartu beharra dago Bayona Lo imposible eta Jurassic World filmen edota Lords of the ring: The rings of power telesaioaren zuzendaria dela.
Hala ere, laudioarrak palmares handia osatu du aurten Berlinalen, Malagan edo Hong Kongen, eta nor baino nor arituko da bozketan.