Kultur sorkuntza Aiaraldean

"Su" abestia irudiz jantzi du Matx artista laudioarrak

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko urr. 31a, 14:05

Su abestiaren bideoklipa plazaratu du Matx artista laudioarrak Ruben Ladron de Gebararekin elkarlanean. Azaroaren 18an kontzertua eskainiko du Faktorian Ibil Bedirekin batera. Honezkero salgai daude sarrerak.

Duela bi urte abiatu zuen Malen Atxa gazteak ibilbide artistikoa, Matx izen artistikoarekin. Bidean hainbat kontzertu eta bost abestiko EPa plazaratu ditu. Orain, hastapenetan mamitutako Su kanta irudiz jantzi du; 2021ean kaleratutako abestiaren bideokliparekin. Ruben Ladron de Gebara bideogilearen laguntzaz sortu du ikus-entzunezko pieza berria, Egoitz Uriarterekin ekoiztutako abestiari dimentsio berri bat eskainiz.

Ekainaren 10ean aurkeztu zuen Matxek bere lehenengo bost kantaz osaturiko EPa: Katarsia. Orduko hartan luze eta zabal mintzatu zen Aiaraldea Komunikabidearekin bere lan artistikoaren inguruan.

Ibil Bedirekin kontzertua

Su abestiarekin egin bezala, hastapenetara itzuliko da Matx datorren azaroaren 18an, Faktoriara, hain zuzen. Izan ere, Malen Atxak bertan eskaini zuen bere lehenengo kontzertua 2021ean. Ez da bakarrik igoko taulara, Cuatro Bancoseko lagunak izango baititu inguruan.

Atxarekin batera, Ibil bedi taldea ere izango da Laudion. Nafarrek 2018an ekin zioten bideari eta honezkero hiru lan luze plazaratu dituzte, azkena aurten bertan; Goldea. Matxek bezala, Ibil Bedik ere lotura estua du Faktoriarekin. 2019an egon ziren lehenego aldiz, egun Faktoira dena pabiloi huts bat zen garaian. 2021ean, pandemia betean, errepikatu egin zuten. Faktoriako talde kuttunaren hirugarren bisita izango da oraingoa.

Sarrerak salgai daude honezkero esteka honetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide