"Gobernagarritasuna bermatzeko lanean" jarraituko du EH Bilduk Laudioko Udalean

Txabi Alvarado Bañares 2024ko eka. 21a, 10:39

EH Bilduko kideak, udalbatzaren osaketaren egunean. / Aiaraldea.eus

Udal gobernua osatzen duen taldeak berretsi du "elkarlana sustatzen" eta "herritarren bizitzak hobetzen" jarraituko duela. 

EH Bilduk ere oharra plazaratu du Omniak udal gobernua uzteko hartutako erabakiaren inguruan. Ezer baino lehen, udal gobernuko taldeak berretsi du elkarlanean jarraituko duela alderdi independentearekin, "adostutako proiektuetan aurrera egiteko". Horrez gain, "errespetu osoa" adierazi dute Alvaro Barrios buru duen taldeak hartu duen erabakiarekiko. 

Aurrera begira, EH Bilduko kideek aurreratu dute "gobernantza kooperatiboaren eredua" sustatzen jarraituko dutela, eta "balioa eman" diote legealdiko lehen urtean Omniarekin eginikoari, "hainbat proiektu" aurrera ateratzeko gai izan direla nabarmenduta. "Horregatik, haiekin elkarlanean jarraitzeko konpromisoa mahaigaineratzen dugu. Orain, egoera berri honetan, gogotsu eta arduraz heltzen diogu erronka honi", ziurtatu dute. 

Ildo horretan, "Laudioko herritarren bizitzak hobetzeko lanean jarraitzea" da EH Bilduren asmoa, "eredu parte-hartzaileak txertatzen, ezberdinen arteko akordioak lortzeko ahalmenari balioa ematen alderdi ezberdinen arteko elkarlana bultzatuz, udal korporazio eta herritar ororekin batera". 

EH Bilduko kideek aurreratu dute "gobernantza kooperatiboaren eredua" sustatzen jarraituko dutela, eta "balioa eman" diote legealdiko lehen urtean Omniarekin eginikoari, "hainbat proiektu" aurrera ateratzeko gai izan direla nabarmenduta.

Bukatzeko, herritarrak erakusten ari diren "babesa eta konfiantza" eskertu dute alderdi subiranistako kideek. 

Talde politiko guztien balorazioak

EH Bilduz gain, Udalean ordezkaritza duten gainontzeko talde politikoek ere plazaratu dituzte oharrak Omniak hartutako erabakiaren inguruan. EAJk albistea argitara atera eta ordu gutxira atera zuen bere balorazioa. PSE-EEk berdina egin zuen biharamunean, eta Omniako kideek ere plazaratu zuten oharra hartutako erabakiaren inguruko azalpen gehiago emateko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide