Faktoriako 'Arte eman festa' urtarrilaren 4an iritsiko da Gasteizera, 'Arte eman saioa' izenarekin. TAE Araban izango da arratsaldeko zazpietan, eta Arte Eman Festan aurkeztu zenaren lagin txiki batez gozatzeko aukera egongo da.
Urtean zehar Faktorian garatu diren sormen egonaldietako batzuen erakusketa izango da. Gauzak hala, aukera egongo da hainbat diziplinatako artisten eta haien sorkuntza prozesuen emaitzak edo sorkuntza zatiak ezagutzeko eta haietaz gozatzeko. Bertan egongo dira Maria Iturbe eta Maialen Ramirez, Ainara Bento eta Jare Prieto.
Arte eman festa
Arte Hartze Zikloa antolatu zuen Faktoriak irailaren 15etik azaroaren 23ra. Sei saio ireki egin dira orotara, hamabost egunean behin, igande arratsaldeetan: antzerkia, kontzertuak eta hitzaldi performatiboak, bertso errezitaldiak...eta artistekin solasaldiak.
Zikloari bukaera emateko Arte Eman Festa egin zen Faktorian azaroaren 23an, sortzaile guztiak arratsalde berean batuz.