Duela urtebete David Hernandez 'Fabi' hil zela gogoratu zuten atzo bere lagunek

Aitor Aspuru Saez 2025ko urt. 13a, 10:30

Jarritako kandelen irudia. / Daviden lagunak

2024ko urtarrilaren 12an hil zen David Hernandez Fabi laudioarra herriko Etengabeko Arreta Gunean eta bere lagunek oroitu zuten efemeridea kandelekin osasun zentroaren atean.

David Hernandez Fabi 42 urteko laudioarra Etengabeko Arreta Gunean zendu zen duela urtebete, urtarrilaren 12an, hain zuzen, medikurik ez zegoenean. Efemeridea ez ahazteko, bere lagunak atzo batu ziren udalerriko anbulatorioan arratsaldean eta kandelak piztu zituzten osasun zentroaren aurrean.

Izan ere, Fabiren heriotzak Aiaraldea osoa astindu zuen eta mobilizazio zabalak eragin zituen, osasun sistema publikoarekin existitzen zen kezka islatuta.

Eskualdean gertatutako heriotz polemiko bakarra izan ez bada ere, protesta aroa ireki zuen Fabiren kasuak.

Hutsunea lagun, senide eta kideen artean

David Hernandez, gainera, Laudioko herritar ezaguna zen, bere jarduera publikoagatik, besteak beste. Lagunek gogoratu zuten moduan, musika taldea izan zuen eta Laudio Metal kontzertu aretoko sustatzaile bat izan zen eta bildumazale amorratua izan zen. Kirol esparruak ere omendu zuen David eta politikan Omnia talde independenteko kidea izan zen. JEZ konpainiako langilea ere bazen eta enpresa batzordeak aktiboki parte hartu zuen salaketetan.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide