Aitor Molero Toro eta Roberto Carlos Muñoz Martin 'Txarli' omenduko dituzte Orbeko Etxean

Aitor Aspuru Saez 2025ko ots. 14a, 11:00

Roberto Carlos Martin Muñoz 'Txarli'.

Aitor Molero Toro lan istripu baten ondorioz zendu zen eta Roberto Carlos Muñoz Martin 'Txarli', aldiz, iaz hil zen bihotzeko arazoengatik.

Orbeko Etxeak bazkari herrikoia eta kontzertuak egingo ditu otsailaren 22an 15:00etatik aurrera Aitor Molero Tororen eta Roberto Carlos Muñoz Martin 'Txarli'-ren omenez.

Musika emanaldiak 20:00etan hasiko dira eta 5 euro balioko dute. Krimen y Kastigo, Memo eta La Soga del Muerto punk taldeek joko dute, baita Doministikum hardcore bandak ere.

Aitor Molero Toro aurretik ere oroitu dute Orbeko Etxean. Izan ere, Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan gertatutako lan istripuan hil zen, pieza bat bere gainean erori ostean. Etxe okupatuan ez ezik, mendian ere jaso ditu omenaldiak, eskaladari lotuta.

Roberto Carlos Muñoz Martin 'Txarli', aldiz, ekainean zendu zen Laudion bertan, osasun arazoen ondorioz, eta bere lagunek iragarri zuten oroituko zutela. Hain zuzen, Aitor Molero Tororen urtebetetzea otsailaren 14an zen eta Roberto Carlos Martin Muñozena otsailaren 20an.  "Uste dugu biek gogoko luketela eurak gogoratzea eta omentzea jai on batekin. Izugarri botatzen ditugu faltan" aipatu dute senide eta lagunek.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide