Laudio-Palestina egitasmoak hainbat aldarrikapen uztartu zituen ostegunean Lamuza plazan. Izan ere, olibondoa landatu zuten Gure haurrak ere badira ekimena jarraiki.
Talde horrek zabaldutako ideiari esker, Laudioko ikastetxe guztiek zuhaitz mota horren ale bana jarri dute, gogoratzeko Israelek hil dituen ume guztiak.
Atzo eskola guztien omenez beste olibondo bat landatu zuten Lamuza plazan eta hitzordua deituta zutela baliatu zuten Haizea Urkixo laudioarrari harrera beroa egiteko.
Izan ere, laudioarra asteazkenean itzuli zen Euskal Herrira. Libian egon da Gazarako bidea egiten saiatu den konboiarekin. Elkartasun saiakera, dena den, bortizki amaitu zen astelehenean, ekintzaileak erasotuak izan baitziren Sirten. Urkixok berriro aldarrikatu zuen bahituak jarraitzen duten ekintzaileak askatu behar dituztela.
Argazkiak: Laudio-Palestina ekimena