Ferosca Wind enpresak Jaurlaritzari eskatu dio Laudion kokatu nahi duen zentral eolikoa onura publikokoa izendatzea eta aerosorgailuen potentzia handitzea aurreikusi du

Maider Ramirez Martin 2026ko ekainaren 9a

Aiaraldeko Mendiak Bizirikek 1.000 alegazio baino gehiago bildu zituen proiektuaren aurka. / Aiaraldea.eus

Arabako Foru Aldundiak maiatza hasieran ondorioztatu zuen Ferosca I parkearen Plan Bereziak indarrean dagoen hirigintza araudia urratzen duela eta gabezia horiek ezin direla konpondu.

Ferosca Wind enpresak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Laudioko mendietan kokatzea aurreikusita duen Ferosca I parke eolikoa onura publikokoa izendatzea. Horrek esan nahiko Laudioko Udaleko araudia saihesteko aukera izango lukela proiektuak.

Berez, Arabako Foru Aldundiak bere gain hartu zuen zentral eolikoaren Plan Berezia, Laudioko eta Aiarako udalek ezezkoa eman ostean, eta maiatza hasieran ondorioztatu zuen proiektuak indarrean dagoen hirigintza araudia urratzen duela eta gabezia horiek ezin direla konpondu. Hortaz, plana ezeztatu du foru erakundeak.

Horren aurrean, helegitea aurkeztuko zuela adierazi zuen Fernando Valldeperesek, konpainiaren CEOak. Bere ustez, 1995eko HAPOko araudiak ez litzateke arrazoi bat izan beharko proiektu eolikoak gelditzeko, garai horretan ez baitziren existitzen energia berriztagarriak bultzatzeko ekimenak. 

Orain, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio onura publikokotzat jotzea proiektu eolikoa eta astearte honetan argitaratutako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zehaztu dutenez, makinen potentzia unitarioari eragingo dioten moldaketak ere aurkeztu ditu Feroscak.

Hain zuzen ere, potentzia hori 4,5 MWtik 7 MWra igotzea izango litzateke aldaketa, aerosorgailuen abatzaren altuera eta errotorearen diametroa aldatu gabe. Aldaketak ez luke ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik beharko eta hiru aerosorgailuz osatutako parke eolikoak (sei izatea zen enpresaren hasierako asmoa baina Jaurlaritzak horietako hiru debekatu zituen) 21 MWko potentzia izango luke horrela. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide