Adingabeentzako entzierroak itzuliko dira aurten sanrokeetara

Txabi Alvarado Bañares 2026ko uztailaren 23a

Dagoeneko muntatuta daude entzierroetarako hesiak. / Aiaraldea.eus

Ekimen horiek hiru urtez egon dira debekatuak, Eusko Legebiltzarrak ekainean onartutako erreformara arte. 

Hiru urteren ostean, Laudioko jaietara itzuliko dira berriz adingabeentzako entzierroak. Azken hiru urteetan ezin izan dira mota horretako ekintzak antolatu Euskal Autonomia Erkidegoan, 2022ko abuztuan argitaratutako lege baten ondorioz

Gauzak hala, ur-zezenen entzierroak antolatzera pasa zen Udala, adigabeentzako alternatiba gisa, baina horrek ez zuen eztabaida itzali. Urte horretako jaien azken egunean haur talde batek protesta egin zuen, "Kartoizko bakillak ez!" lemapean. Ordutik hona eztabaida puntualki azaleratu da. 

Legebiltzarrean ekainean onartutako lege-erreformak aukera ematen du zortzi urtetik gorako adingabeentzako entzierroak antolatzeko.

Iragan ekainean, aldiz, legearen erreforma onartu zen Eusko Legebiltzarrean, EAJ eta PSE-EEren ekimenez. Moldaketa horrek baimena ematen du zortzi urtetik gorako adingabeentzako entzierroak antolatzeko. PP eta Vox-en alde lerratu ziren bozketan, EH Bildu abstenitu egin zen eta Sumar aurka azaldu zen. 

Erreforma hori eginda, Udalera igaro da berriz pilota, eta honek astelehenean eskainitako prentsaurrekoan jakinarazi zuen jarduera hori sanrokeetako egitaraura itzuliko zela. 

Hesiak, prest dagoeneko

Hilabete bat falta da oraindik Laudioko jaiak hasteko, baina dagoeneko muntatuta dago Lamuza plaza Laudioaldeko aparkalekuarekin lotzen duen hesi ibilbidea. Udal langileen opor egutegiak daude tamainako aurreikuspenaren atzean, Udalak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez. 

Jaietako zortzi egunetatik bostetan egongo dira entzierroak, abuztuaren 16, 17, 28, 19 eta 30ean. 11:00etan izango dira haur eta nerabeei bideratutakoak, eta 12:30ean 16 urtetik gorakoentzat antolatutakoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide