Ohiko ekintzak ekimen berriekin uztartuko dituzte aurtengo San Roman eta San Bartolome jaietan

Erredakzioa 2017ko abu. 4a, 07:00

Jende ugari bildu ohi da San Romango Jaietan. / aiaraldea.eus

Asteburu honetan egingo dira San Roman Jaiak, eta hilaren 23tik 26ra San Bartolomekoak.

Udala arduratu da aurtengo San Roman eta San Bartolome Jaien egitarauak osatzeaz. Ohiko egitura mantenduko dute bi festek: abuztuaren 5etik 9ra ospatuko dira San Romangoak eta 23tik 26ra, aldiz, San Bartolomekoak. Lau eta lau = zortzi egun guztira monotonia albo batera utzi eta herria festa giroz betetzeko.

Ez dira faltako jada herriaren tradizioaren parte bilakatu diren ekintzak: paella eta mozorro lehiaketak, bolo-jokoa, makila jaurtiketa, txu txu trena edota sagardotegi formatuko afaria, besteak beste. Baina egongo dira baita hainbat ekintza berri, Araiako Umore Jaialdiaren antzerki emanaldia kasu.

Musika eskaintza
Inguruko herriekin alderatuta, esan daiteke berezia dela Okondoko Jaietako musika eskaintza. Egunez eta familiartean gozatzeko kontzertuak dira nagusi. “Floren y sus muchachos” eta “La Ribera Canta” taldeak arduratuko dira San Roman jaiak alaitzeaz, abuztuaren 9ko gauean egongo den disko-festarekin batera.

San Bartolometan, aldiz, hiru talde igoko dira oholtzara: Alai berbena -abuztuaren 23an-, Xaibor -24an- eta Party Man -25ean-.

Berdintasunaren alde
Udaletik jakinarazi dute hainbat ekimen egingo dituztela jaietan “berdintasuna sustatu” eta “eraso sexistak ekiditeko”. “Parte hartze parekidea” edota “rol eta estereotipoen aldaketa” sustatzeko irizpideak proposatu dituzte horretarako.

Jai programa izango da horren isla: hizkuntza ez-sexista eta irudi inklusiboak izango ditu. Hortaz gain, musika ez-sexista banatu dute herriko tabernetatik. Eskumuturreko  eta amantal moreak banatuko dituzte, azken hauek Tortilla Txapelketan.

Irailaren 24an morez jantziko da jai egitaraua: 11:30ean “jai parekideen aldeko kalejira eta mokadua” egingo dira eta Emakumeen Bolo Txapelketa, aldiz, 18:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide