Urte eta erdi ostean, Donostian lehiatuko da Aratz Garmendia

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 3a, 08:40

Aratz Garmendia borrokan. / A.G

Otsailaren 20an izango du K1 borroka debuta Donostian Okondoko bizilagunak, Maikel Cardenasen aurka. Eskualdeko kide gehiagok hartuko dute parte ekitaldian.

Otsailaren 20an izango du Aratz Garmendia hurrengo borroka debuta, urte eta erdiko etenaldia burutu eta gero. Donostian izango da, K1 profesionalen arteko lehian. Bi euskal herritar arituko dira nor baino nor: Aratz Garmendia eta Maikel Cardenas. Okondoko bizilagunak sare sozialetan aipatu duenez, "urte eta erdi ostean arazo guztiak gaindituta" itzuliko da. Zentzu horretan, lagun izan dituen denei bidali die mezua: "Eskerrik asko posible egin duzuen guztiei".

Aratz Garmendiaren 248. borroka saioa izango da Donostiakoa, eta horietatik 60 baino ez ditu galdu. COVID-19 birusak eragindako pandemia dela eta, ezingo da ikuslerik egon ekitaldia zuzenean jarraitzen. 

Garmendiaz gain, Aiaraldeko beste zenbait borrokalari ere igoko dira ringera: Jagoba Pazos, Leire Torres eta Ibai Ruiz, besteak beste.

May be an image of 2 pertsona

Aratz Garmendiaren kirol ibilbideak marka asko hautsi ditu. 2017an, esaterako, Jose Luis Zapater "Titin" garaitu zuen, Espainiako borrokalari ezaguna:

Ibilbide oparoa

MMA eta K1 diziplinetan aritu izan da Garmendia batik bat. Euskal Herrian zein hemendik kanpo arrakasta handia izan du bere ibilbidean, Be Mad TV telebista kateak bere saio bat emititu izana da horren adierazle. 2017an Londresen izan zen munduko borrokalari onenekin entrenatzen, eta 2018an Europako Boxeo Txapelketako finala irekitzeko borrokaldian hartu zuen parte.  

Eskualdean ere jaso izan du aitortza kirolariak. 2018an Okondoko Txakolin Eguneko pregoilari izendatu zuten. Bideo honetan laburtu dituzte 'Kamikaze' ezizenarekin ezaguna den aiaraldearraren une onenak:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide