Aurreko egunetan hainbat jarduera egin dituzten arren, gaur eguerdian eman diete hasiera ofiziala Okondoko San Bartolome jaiei. Ohiko prozedura jarraitu dute horretarako: goizean zehar herritar ugari bildu dira plazako karparen aterpean, paella txapelketan parte hartzeko. Ondoren, eguerdian, piztu dute jaiei hasiera emateko suziria. Okondoko Batzokia kudeatzen duten Loli, Isa eta Marisol Egia arduratu dira pregoia irakurtzeaz.
Igandera arte luzatuko dira jaiak. Hemen ikusi daiteke biharko egitaraua, eta hemen etzikoa.
Argazkiak: Asier Esteban Mardones