Jon Escuza del Campo Okondoko alkateak zabaldu duenez, ALHAOn argitaratu da udalerriko etxebizitzetan tximiniak garbitzeko dirulaguntzen oinarri araultzaileak onartzeko iragarkia.
Dirulaguntza aurrekontuaren guztizkoa izan daitekela adierazi du alkateak oharrean, "gehienez ere ehun eurokoa". 2025eko apirilaren 30era bitartean egongo da dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, eta eskabideekin batera fakturaren kopia eta ordainagiria aurkeztu beharko da.
SUA sistema
Suteen prebentziorako sistema berritzailea aurkeztu zuen urte hasieran Okondoko Udalak frontoian: Mundo Pua euskal enpresak garatutako SUA sistema.
Etxeko sukaldeetan pizten diren suak itzaltzeko diseinatutako prebentzio sistema aitzindaria da euskal enpresak sortutakoa. Adimen artifizialaz baliatuta, sua detektatu eta automatikoki itzaltzen du. Horrez gain, sistemak automatikoki bidaltzen die abisua larrialdi-zerbitzuei.
Horri erantzuten dio Udalak abian jarri duen dirulaguntzak, herritarrek urtarrilean aurkeztutako sistema instalatu dezaten euren etxeetan.
2022an sute batek hiru okondoar hil ostean abiatutako suteen prebentziorako plan berriaren barruan dago kokatuta egitasmoa.