Aurtengo sanbartolomeek Okondo goitik behera zipriztindu nahi dute ospakizunez eta horretarako apurka-apurka hasiko dira motorrak berotzen abuztuaren 17an, mezarekin, herri bazkariarekin eta musikarekin.
Bost egun geroago, abuztuaren 22an, jai tenperatura igoko dute eta goizean bola txapelketa jokatu dute. 14 urtetik arteko gazteek areto-futbolean lehiatzeko aukera izango dute arratsaldean eta 19:00etan kuadrillen kalejira igerilekuetatik abiatuko da, txaranga baten laguntzaz. 20:00etan plazara helduko dira eta han kuadrillak aurkezteko beta egongo da. 21:00etan karaokea eta bingoarekin itxiko dute eguna.
Hurrengo egunean, abuztuaren 23an, ohiko paella lehiaketa arrakastatsua izango da plazan eta 13:00etan pregoia. Sari banaketaren eta herri bazkariaren ondoren, briska txapelketak jokatu dituzte eta 18:00etan kuadrillen arteko jolasak eta bola jokoa hasiko dira. 22:00etatik aurrera Muxutruk erromeria eta DJa egongo dira.
Abuztuaren 24an, igandean, ekintzek egun osoa iraungo dute. Lehen hitzordua areto-futbol txapelketaren finala izango da, 12:00etan Aquagym egongo da igerilekuetan, eta jarraian meza eta trikitia. 13:30ean buruhandiak eta txoripanak izango dituzte gazteenek eta arratsaldean tute txapelketa antolatuko dute Txaparron. 17:30ean haurrentzako jolasak, aurpegi margoketa eta molto lasterketa egingo dituzte. Gero antzerkia eta Iratxo Dantza Taldearen erakustaldia eskainiko dituzte eta 21:30ean Eusko Labeldun saiheski-janak indarrak hartzea ahalbidetuko du, 22:30ean Grupo Norteren dantzaldia hasiko baita.
Jaietako azken eguna, abuztuaren 25an, bereziki bizia izango da familientzat. 11:00etan tortilla lehiaketa hasiko da eta 11:30ean haurrentzako parkea, zezen mekanikoa barne. Gero mezaren unea helduko da eta tortillen sari banaketa 13:30ean egingo dute. 15:30ean igel txapelketan parte hartzeko aukera ireki dute, eta 17:00etan mus txapelketa eta plater-tiroketa. 17:30ean umeentzako hitzordu berezia egongo da igerilekuetan, ur jolasak, apar jaia eta puzgarriak antolatuko baitituzte. Nagusientzat, aldiz, 20:00etan dantzagarriak egongo dira.
Jaien apoteosia 22:00etan izango da mozorro lehiaketarekin eta Txapela Bravaren kontzertuarekin.
EGITARAU OSOA
Abuztuak 17, igandea: Adinekoen eguna
12:30 // Meza
14:00 // Herri bazkaria frontoian
17:00 // Dantzaldia
Abuztuak 22, ostirala
11:30-13:00 // Bolo txapelketa
16:30 // Futbito txapelketa (14 urte arte)
18:00-20:00 // Bolo txapelketa
19:00 // Txaranga eta kuadrillen kalejira igerilekuetatik plazara
20:00 // Kuadrillen aurkezpena
21:00 // Bingo eta karaokea
Abuztuak 23, larunbata
11:00 // Paella-lehiaketa plazan
13:00 // Jaien hasiera eta pregioia Kaitin Allende Zaldubiderekin
13:30 // Paella-lehiaketaren sari-banaketa
14:00 // Paellen herri bazkaria eta Bingo musikala
16:30 // Briska txiki, plazan
17:00 // Briska txapelketa Txaparron
18:00 // Kuadrillen arteko txapelketa plazan: Jolas tradizionalak eta igel jokoa
22:00 // Muxutruk erromeria, DJ Arene eta helduentzako jolasak
Gauean puntu lila (23:00-04:00).
Abuztuak 24, igandea: San Bartolome eguna
11:00 // Futbito txapelketaren finala eta langara tiro
12:00 // Aquagym
12:30 // Meza San Bartolomeren omenez
13:00 // Trikipoteoa
13:30 // Buruhandiak eta txoripanak
17:00 // Tute txapelketa Txaparron
17:30 // Haurrentzako jolasak, aurpegi margoketa eta molto lasterketa plazan
19:00 // Kaleko antzerkia: Welcome & sorry Frontoian
21:00 // Dantza plaza Iratxo Dantza Taldearen eskutik
21:30 // Saiheski eta Eusko Labeleko oilasko-hanburgesa jana
22:30 // Grupo Norte berbena
Abuztuak 25, astelehena
11:00 // Tortilla-lehiaketa
11:30-14:00 // Haurrentzako parkea eta zezen mekanikoa, frontoian
12:30 // Meza hildakoen omenez
13:30 // Tortilla-lehiaketaren sari banaketa
17:00 // Mus Txapelketa Txaparron
17:00 // Tokiko plater-tiroketa
17:30 // Ur-jolasak, puzgarriak eta apar festa igerilekuetan
19:00-21:00 // Dantzaldia
22:00 // Mozorro lehiaketa eta Txapela Brava. Amaitzean Txapela jaurtiketa, kuadrillen sari banaketa eta DJ Markelin