Larunbat honetan hasiko dira ofizialki Okondoko San Bartolome jaiak, baina giroa bero dago dagoeneko herrian, kuadrillei esker. Kalejira egin dute ostiral iluntzean igerilekuetatik plazara, eta bingo zein karaokea egin dituzte bertan.
Jai-taldeek ohikoan baino pisu gehiago izango du aurtengo festetan. Abuztu hasieran berreskuratu zuten Kuadrillen eguna herrian, eta hamar inguru elkartu ziren.
Astelehenera arte luzatuko dira San Bartolome jaiak. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres